Pozik.

Kazetaritzaren egoerari buruzko irratsaio batean parte hartu nuen pasa den astean. “Hala Bedi” irratiak emititu zuen eta hantxe bota nituen gure lanbidearen inguruan bueltaka darabilkidaten kezkak eta sententziak.

Labur esateko,  inoiz baino okerrago ikusten dut ofizioa. Prestigiorik gabe, lan baldintza gero eta kaxkarragoak, independentzia galduta…eta kulpak banatzeko garaian uste dut kazetariok erantzunkizun haundia daukagula. Malda beherako ipurdiko irristaketa  eskuetatik joan zaigula iruditzen zait. Gainera ez dut ikusten ofizioaren inguruko diagnostiko bateratua -ezta ere “ez bateratua” –  egiteko gogoa. Nahiko lana dute kazetari gehienek bere lanpostuari eusteko eta soldata duina eskuratzeko ez dakit zer ausnarketa eta erreibindikazioetan sartzeko. Eta beste arlo profesionaletan ez bezala,  kazetaritzan,  komunikabideen arteko lan baldintzak hain  ezberdinak izanda ( ez dut uste mediku edo irakasleen  artean  soldata eta lan baldintzen diferentziak  hain haundiak izango direnik)  are gutxiago.

Hau guztiagatik iruditzean zait -oraingoz eta zihur aski denboraldi luze batez- lanbide hau bokazioz aukeratu dugunok egoera hobetzeko gauza bakarra egin dezakegula: eguneko bideo edo albistean lana ahalik eta txukunago egin eta  hasiera hasieratik ikasi genituen ofizioaren printzipioak egunero gogoratu eta aplikatzen saiatu. Oinarrizko kontuetaz ari naiz: datuak kontrastatu, informazio zehatza eman,  iturri anitzak erabili, albistea emateko norberaren filia eta fobiak aparkatu ahal den einean, informatiboan erakutsiko ditugun istorio guztietan pertsonen sentimendu eta bizipenak daudela kontutan hartu eta zuhurtasunez jorratu behar direla jakin, e.a… Tira…ez dut polbora asmatuko…aski ezagunak dira profesioaren urrezko arauak. Zaila da, ordea, albistea garaiz atera eta erakargarria egin eta aldi berean printzipio horiek guztiak errespetatzea

Ni saiatzen naiz egunero eta oso noizbehinka bakarrik lortzen dut. Batzuetan zehaztasunean izaten dut pekatua. Besteetan nagiak agintzen dit hasieran aukeratutako ahots/irudi kortea  sartzeko  nahiz eta jakin jatorriko grabazioa berriro osorik entzunez gero agian beste bat borobilagoa edo esanguratsuagoa topatuko dudala. Askotan,  erreportaia osatzeko, zehaztasunaren  amildegiaren gaineko haritik ekilibristaren antzera  nabil,  hizkuntzaren tranpak esku batean, minutu bakar batean laburezineko gertakizun korapilatsua  bestean,  eta pausoz pauzoz aurrera eginez. Eta ekilibrista guztiak bezala, lurrera eroriz ikasi dut. Eta egun, eskarmentuko profesionalaren irudia emanten dudan  arren, erortzeko bildur naiz oraindik eta egunero,  ondo baitdakit lurrareren kontrako kolpeak zein mingarriak diren.

Agian galdetuko du irakurleak zertara datorren nere mixeriak horrela biluztea. Egia esango dut. Gaur nere lanaren inguruko artikulo goraipagarria irakurri dut Berrian. Hementxe irakurri dezakezue. Eta horrenbesteko poza eman dit ze blogean zintzilikatu nahi nuen ahalik eta jende gehienak irakur dezan. Baina, aitorpenarekin jarraituz,  lotsa eman dit artikuloa besterik gabe jartzea. Gipuzkoarra naizela igertzen dela esango dute Bilbotarrek 😉  Tira…lotsagatik bakarrik ez.  Egokia iruditu zait edozein informazioaren aurrean zein jarrerarekin abiatzen naizen komentatzea. Eta azpimarratzea oso gutxitan lortzen dudala jarrera hori prozesuan eta produktoan isladatzea. Gainera normalean ahalegin horrek (lana konplikatzen duelako eta exigentzia maila igotzen duelako) txaloak baino,  muturrak ikusteko balio izaten dit. Oraingoan, ikusten denez edo behintzat artikuloaren egileak ikusi duenez, balio izan du lan txukuna egiteko. Hemen adibide batzuk. Nik ere hala uste dut eta asko pozten naiz kanpotik ikusita beste kazetari batek horrela baloratu duelako. Ulertuko duzuenez  Joselito urdaiazpikoa ea nora bidali behar diodan esan diot artikuloaren egileari…

Ezin amaitu Berrian aztertzen den lan horretan nerekin batera ari diren ETB-ko bi  kazetari aipatu gabe. Bata albistegia betetzeko eskatzen diotena, berak egin nahi duena eta berak egin nahiko lukeenaren artean egunero profesionalki hazten ari den beste ekilibrista: Irene Larrañaga gizarte arloburua. Bestea profesionaltasun lekzioa ematen ari den Marian Etxeberria editore ohia. Lekzioa norentzat? Agian “batzuentzat” erantzun nezakeen baina nahiago dut “guztiontzat” esan, horrela nere burua barruan sartzen dudalako.  Hau talde lana da, my friends!

Anuncios

Acerca de JUAN CARLOS ETXEBERRIA

Periodista vasco. Trabajo actualmente en los servicios informativos de Euskal Telebista (ETB) elaborando reportajes para los informativos Gaur Egun y Teleberri
Esta entrada fue publicada en Actualidad, Mis reportajes en ETB, Periodismo y política en Euskadi y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Pozik.

  1. Mikel dijo:

    Guztiarekin erabat ados nago. Bai zuk idatzitakoarekin baita Aritz Galarragak idatzitakoarekin ere. Poza ematen du horrelako kazetariak ‘oraindik’ badaudela jakiteak, (baita ikusi, irakurri eta entzuteak ere). Bestalde, entzun al daiteke nonbait audioa? Hala bediko webgunean ezin izan dut topatu.

    • MIla esker. Ba nik ere ez dut berriro entzun Hala Bedikoa. Aurreko astean izan zen (eguna ez dut gogoratzen baina baliteke asteazkena , martxoak 7 izatea) gaueko 10:30ak inguruan. Programa monografikoa egin zuten komunikabideen egoerari buruz eta, egia esan, besterik ez dakit. Interes haundia baduzu, galdetu diot nerekin haremanetan jarri zen pertsonari.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s