Sautrela

Aspaldi esan zidan blog-aren irakurle batek:

-Gustatzen zait hire bloga baina…zergatik ez duzu euskeraz idazten?

Azaldu nion asko, izugarri,  kostatzen zaidala euskeraz idaztea. Gutxi, oso gutxi irakurtzen dut euskeraz. Apenas egunkarietako orri batzuk eta internetez iristen zaizkidan post batzuk. Euskeraz irakurle eskaxa naizenez, nahitanahiez  euskeraz trakets aritzen naiz idazteko orduan.

Zertan nabil gaur? Ba ETBtik aurki desagertuko omen den Sautrela saioari buruz  idatzi nahi nuen eta desegokia iriditu zait euskeraz ez egitea. Desegokia baina ez programa euskeraz egiten delako. Ez da hori.  Azalpena bestelakoa da.

Gaztelera dut ama hizkuntza eta joera haundia gazteleraz  egiteko. Eta ez naiz horregatik gaizki edo gutxiago sentitzen. Hizkuntzak “bide” direla uste dut. Beste gauza asko ere bai, baina, komunikaziorako bide lehenengo.  Hori esanda hemen dator azalpena.  Orain dela 15 urteko arratsalde batean -ETBko arratsaldeko informatiboaren koordinadore ni- lan enkargu bat egiteko deitu nion gure lan taldean zebilen Sautrelako aurkezle eta zuzendariari eta erderaz eman nion agindua. Eta esan zidan berak

  -Juancar, mesedez, nerekin euskeraz eginzazu

Ondo esan zidan. Barrutik atera zitzaiola iruditu zitzaidan. Ahotsa sendoa zen baina hitzetan ez zen gogorkeririk somatzen, ez behitzat behar baino gehiagorik. Zerbait deskubritu zidan Hasier Etxeberriak egun hartan.  Geroztik nerekin euskeraz egin nahi duenak esatea besterik ez dauka. Geroztikan uste dut beti euskeraz egin dugula gu biok gure artean. Pasadizoa ekarri nahi izan dut gogora posta euskeraz zergatik idatzi dudan azaltzeko.

Aurreko guztiak azaltzen du zergatik sentitu dudan  euskeraz idazteko beharra baina ez  du azaltzen idazteko beharra bera.   Sautrela desgertzea penagarria dela uste dudala esateko beharra beste nonbaitetik sortu zait.   Zinez  programa ONA kenduko dutela iruditzen zaidalako sortu zait.

-Eta euskeraz literaturarik irakurtzen ez duen batek zertan ikusten du Sautrela?

Tira. Lehendabizi gutxitan ikusi dudala aitortuko dut . Ez naiz izan ikusle leial horietakoa baina  zappinean harrapatu izan dudan gutxietan, bertan bukatzat eman dut telebista kanalen dantza. Eta berriro diot: programa ONA iruditu zait ikusi dudan guztietan.

“Sautrelan” ez du inork garrasirik egiten. Horregatik bakarrik  mantenduko nuke nik,  nazkatuta bait nago  aurkezle eta gonbidatu bullosoetaz. Batez ere, barkatuko dit baten batek, ETB-1en. Bestetik,  nortasun eta ezagutza haundiko aurkezlea du programak eta horrelakoak ez dauzkagu soberan. Edukietan libre izan dira beti eta igerri egiten zitzaien esateko orduan.  Beste inon lekurik izango ez zuten egileek bertan aurkitu dute txokoa. Teknikoki ere -nere ustez- gusto haundiko “look”-a mantendu du programak eta hizkuntza telebisibo modernoaren baliabideak ederki erabili ditu (grafismoak, adibidez)  Lore hauek guztiekin zera esan nahi dut: produkto ona, txukuna, beharrezkoa, originala, kalitatezkoa delako mereziko lukeela Sautrelak jarraitzea. Edo bestela, bere zuzendariak esan  duen bezala, desagertzea, bai, baina literatura saio hobe bati lekua uzteko. Penagarria iruditzen zait desagerpena eta esan nahi nuen.

Jabetuko zen irakurlea ez dudala esan Sautrela merkea edo garestia denik. Nik ez dakit hori. Eta ez zaidala axola esateko tentatuta nago baina ez dut esango, ulertzen dudalako diru murrizketak leku guztierata iritsi direla eta kontu horiek ere aintzat hartu behar direla. Hori bai, murrizteko orduan okurritzen zaizkit aurretik beste gauza asko baina seguro oker nabilela ni, leloa naizela ni, letraz eta ez zenbakiz ikasia ni , eta tronpatuta nagoela ni.  Dudarik ez izan.

Tamalez  hizkien errepublika salbatzeko hizkiek ez dutela balioko imaginatzen dut eta zenbakiek bihotzarik ez dutenez agur esango diogu saioari Hasierri irakurri diot errepublikaren ondareak salbatzeko ahaleginetan daudela.  Hainbat eduki sarean eskuragarri jarri nahi dituzte eta hortarako ere zailtasunak… Eta egunotan albiste izan den ez dakit zein garaiko itsasontzi espainolaren hondoratutako altxorra etorri zait burura. Mendeak geroago hor ibili dira urre eta zilarrezko txanponak berreskuratzeko komerietan. Eskuartean zituztenean hobeto gorde izan balituzte…

PS: Orain ez etorri esatera euskaraz ez dudala hain gaizki idazten¡¡¡. Gorriak ikusi ditut lau parrafo hauek idazteko¡¡¡ Baina hala behar zuen eta hala egin dut.

Anuncios

Acerca de JUAN CARLOS ETXEBERRIA

Periodista vasco. Trabajo actualmente en los servicios informativos de Euskal Telebista (ETB) elaborando reportajes para los informativos Gaur Egun y Teleberri
Esta entrada fue publicada en Actualidad, Periodismo y política en Euskadi y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

4 respuestas a Sautrela

  1. Naxari dijo:

    Letrak ezin dira isildu. Baina hitzak partekatzeko unibertso bat ixtea hizkuntzaren garapenari, hausnarketari, gozamenari, sentsibilitateari, sormenari, ikuspegi kritikoari bidea zailtzea da. Hitzari eta sormenari arnasa ematen jarraitu behar da, gizakiaren hobebeharrez! Animo.

  2. Aitor dijo:

    Pena hartu dut. Ez dut telebista askorik ikusten eta Sautrelak maiz ordutegi deseroso samarra izan du, baina telebista aurrean aurkitu naizen bakoitzean gustora ikusi dut saioa. Bai eduki aldetik, bai teknikoki ere oso estimagarria iruditu izan zait beti. Nik ere ez dakit garestia den edo ez, baino ETBk Sautrela bezelako saioak behar ditu.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s